OHARRA
​
​
​24/25 ikasturte hasiera irailaren 6an izango da. 10:00etatik 12:00tara
ARALAR Agurra 2024
​
Alegiako erlauntzen bisita​
​Alegitar baten erlauntzak bisitatzen izan gara. Ikasleei oso interesgarria iruditu zaie irteera eta asko ikasi dugu erleen bizitzaz.
Justizia Jauregia
Aurten 4.mailako ikasleek Justizian heztea programan parte hartu dute, hori dela eta lehenengo fase batean epaile bat etorri da ikastetxera hitzaldi bat ematea. Bigarren fasean Donostiara joan gara Justizia Jauregira eta han ikasleek epaiketak ikusi dituzte.
MENDIKUTE: ARLO ARTEKO IKAS EGOERA DBH 2
Astelehenean, apirilak 22, Mendikute mendira irteera egin genuen, Bidaniraino autobusez eta handik aurrera oinez. Ibilbide guztian barrena zenbait arlotan ―Heziketa Fisikoan, Matematikan, Fisikan, Gizarten eta Euskaran― aurretik landuak genituen hainbat eduki praktikara eraman eta irteeraren ondoren landu beharreko txostenak egiteko materiala bildu genuen. Apirilaren 24an, asteazkenez, egindako lan guztia infografia banatan txertatu zuen ikasgela bakoitzak. Eguraldi bikaina lagun izan genuen irteeran eta garai honetan inguruak duen edertasunaz eta gain haietatik ikusten diren paisaia ederrez gozatu genuen, baita Mendikuteko gaztelu zaharraren hondakinak bisitatu eta mendi horren magalean den Mariren koba ezagutu ere. Urkizu auzotik pasatuz Tolosa erdiko tren geltokira jaitsi eta, horrenbestez, Alegiara itzuli ginen, trenez.
JASONE OSORO DBH 2ko IKASLEEKIN
Otsailaren 6an Jasone Osoro idazlea izan dugu ikastetxean DBH 2ko ikasleekin, izan ere Eskularru beltzak bildumako lehen alea irakurria dute aurten 2. mailan, eta liburu horretaz hitz egitera etorri da, hain zuzen, idazle elgoibartarra. Hasieran, Jasone Osoro irudimenaren garrantziaz mintzatu zaigu eta, ondoren, ikasleen galderak erantzun ditu, bai irakurri duten liburuari buruzkoak, eta bai idazle ofizioaren inguruan-eta egin dizkiotenak ere. Azkenik, liburuak sinatu eta argazkia atera du gure ikasleekin. Bejondeiola!
ANIMALIA ORNOGABEEN MAKETAK
​DBH-1eko ikasleak Natur Zientziak arloan, animalia ornogabeen ezaugarriak eta bizi funtzioak ikasten aritu dira. Interes handiarekin oso maketa polittak eraiki dituzte!!!!.Aurrera!.
ADN MAKETAK 4 DBH
Biologia eta Geologiako 4.mailako ikasleek, ADN molekularen maketak egiten aritu dira egun hauetan. Langile eta gustora ibili dira proiektuan.
D´ELIKATUZ MUSEOA ETA ORDIZIAKO AZOKA
Azteazkenean, otsailaren 7an, 3 DBH gelako ikasleak Ordiziara joan ginen. Bertan D´elikatuz museoan jardura didaktiko batzuk burutu genituen elikadura osasuntsu, azokaren funtzio sozial eta eta baserritarrek eskaintzen dizkiguten bertako eta garaiko elikagaien inguruan. Hiru ordu hauetan benetan lan bikaina egin zuten denek, parte hartzen, interesa adierazten…eta azokan erositakoa dastatzen!
BISITA
DBH 1eko ikasleek, Ikaztegietako edateko uren araztegira bisita gidatua egin dute. Bisita interesgarria izan da, ikasleek parte hartu dute eta ondo pasa dugu!.
KULTUR ETXEAN PANPINAK EGITEN
Ostegunean, Filosofia 2 gelako ikasleak helduekin elkartu ziren kultur etxean gabonetako panpinak egiteko. Orduerdi batean lan bikaina egin zuten denek eta egindako panpinak Alegiako komertzio txikietako eskaparateetan jarriko dira gabonetan.
KORRIKA
Iritsi da Korrika Alegiara ere!
Alegiako Herri Eskolak eta Aralar BHIk Korrika Txikia ospatu dugu gaur 12:30etan. 12:20an hasi dira txikienak Harro-Herri koreografia dantzatzen eta 12:40an abiatu da Korrika Txikia, handienetik hasi eta txikienak arte, lekukoa maila guztietatik pasaz. ARALAR BHIko 1Cko ikasleek pankarta ere egin dute Korrikaren alde, Eta horrela motorrak berotu ditugu larunbat eguerdian (13:05 aldera, Kikara parean) Korrikan parte hartzeko, Guraso elkarteekin batera, EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAren izenean!
M8 EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Aurreko ostiralean, martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko eguna ospatu genuen ikastetxean. Alegiako Herri Eskolako ikasleekin batera mosaiko erraldoia antolatu genuen eskolako patioan, M8 irudikatuz. Irudi ederra osatu genuen denen artean!
ALEGIALDEKO GIDA
Proiektu ikusgarria egin dute 1go DBHko ikasleek. Hainbat herritatik etorritakoak izanik, elkarren herriak eta eskualdea hobeto ezagutzeko ekimena izan da, ikasgai artekoa. Abenduko azken astean hainbat saiotan aritu dira lanean, herrika talde txikitan antolatuta, eta ohiko ikasgaien antolaketa hautsita. Ikasgai eta irakasle askoren inplikazioa eskatu du proiektuak: Geografia eta Historia, Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Natur Zientziak, Matematika, Plastika Teknologia eta Balio Etikoak. Eta emaitza gisa hiru produkzio garrantzitsu burutu dituzte: Ikastetxeko eskaileretan mural handi bat, abenduaren 22an herriko Kultur Etxean 1go malakoen artean lan guztien aurkezpena egitea eta WEB ORRI honetan ikus dezakezuen Site-a QRan.
Talde lanean deskribapen testuak eta itzulpenak eginez aritu dira, irudiak eta marrazkiak txertatuz, ibilbideak diseinatuz, eraikinen egiturak eta materialak identifikatuz… orohar, ikasturtean zehar ikasitako hainbat eduki eta jakintza aplikatuz.
Lan txukuna eta ikusgarria DBHko gure gaztetxoek eskaini digutena!!! Bejon deizuela!​