top of page
Aralar aurrealdea_edited.jpg
Aralar errekaldetik.jpeg
Textura de árbol

ALEGI-LEGORRETA-IKAZTEGIETA-ALEGI  1.DBH

Abenduak 5, lehen ebaluaketa amaitu eta ikastetxetik irteera bat egiteko garaia iritsi zaigu. Zein ondo! Aralar BHItik abiatu eta Legorretara oinez. Bertan hamaiketakoa jan, indartu eta Ikaztegietara bueltatu gara. Kiroldegian energiak gastatu eta gero ikastetxera bueltatu gara.Denak humoretsu eta jolasti. Mila esker!

ALEGI-LEGORRETA-ALEGI  2.DBH

Aralar bhitik 08:45ak aldera abiatu gara Legorretara. Hotz pixkat egin arren, bidean berotu gara eta gosez iritsi ere Legorretara. Bertan hamaiketakoa jan eta gustokoa duguna, lagunartean jolastera! Ederki moldatu gara.

ALEGI-LEABURU-TOLOSA-ALEGI  3.DBH

Dbh3ko ikasleekin Leaburura oinez abiatu gara Aralar BHitik. Hasieran bide gorritik abiatu bagara ere iritsi da udazkeneko usainean eta iruditan murgiltzeko unea basoan barrena. Bi ordu eskas eginda iritsi gara Leaburura. Eguraldi bikainarekin ikasleak lasai egon dira talde txikitan,parkean,frontoian, plazako bankutan. Eguraldia aldatzen ari dela ikusi eta Tolosako Usabalen dagoen Skate gunera iritsi eta bertan Tirolinari su emateko garaia iritsi da. Munduko gogo guztiak jarriz bikain pasa dute ikasleek. Azkenik, behar den bezala eta puntual iritsi gara asteburu luzearen gosez, eskolako patiora.

DURANGOKO AZOKA   4.DBH

Abenduak 5, Durangoko azokaren irikiera.Euskal kanta eta literaturan murgildu nahian iritsi gara Durangora. Ez da erreza izan iristea baina lortu dugu, ibilalde luze baten ondoren. Aforo kontua dela eta 12:00ak aldera sartu ahal izan gara eta erosketa batzuk burutu ditugu ikastetxerako.Nekatuta baina gustora ibili gara.

bottom of page