top of page

ZERBITZUAK

BERRIAK

MENDIKUTE:
ARLO ARTEKO IKAS EGOERA DBH 2

 

Astelehenean, apirilak 22, Mendikute mendira irteera egin genuen, Bidaniraino autobusez eta handik aurrera oinez.

Ibilbide guztian barrena zenbait arlotan ―Heziketa Fisikoan, Matematikan, Fisikan, Gizarten eta Euskaran― aurretik landuak genituen hainbat eduki praktikara eraman eta irteeraren ondoren landu beharreko txostenak egiteko materiala bildu genuen. Apirilaren 24an, asteazkenez, egindako lan guztia infografia banatan txertatu zuen ikasgela bakoitzak.

Eguraldi bikaina lagun izan genuen irteeran eta garai honetan inguruak duen edertasunaz eta gain haietatik ikusten diren paisaia ederrez gozatu genuen, baita Mendikuteko gaztelu zaharraren hondakinak bisitatu eta mendi horren magalean den Mariren koba ezagutu ere.

Urkizu auzotik pasatuz Tolosa erdiko tren geltokira jaitsi eta, horrenbestez, Alegiara itzuli ginen, trenez.

20240422_111608.jpg

KORRIKA

Iritsi da Korrika Alegiara ere!
Alegiako Herri Eskolak eta Aralar BHIk Korrika Txikia ospatu dugu gaur 12:30etan.
12:20an hasi dira txikienak Harro-Herri koreografia dantzatzen eta 12:40an abiatu da
Korrika Txikia, handienetik hasi eta txikienak arte, lekukoa maila guztietatik pasaz.
ARALAR BHIko 1Cko ikasleek pankarta ere egin dute Korrikaren alde,
Eta horrela motorrak berotu ditugu larunbat eguerdian (13:05 aldera, Kikara parean)
Korrikan parte hartzeko, Guraso elkarteekin batera, EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAren
izenean!

BISITA
DBH 1eko ikasleek, Ikaztegietako edateko uren araztegira bisita gidatua egin dute. Bisita interesgarria izan da,  ikasleek parte hartu dute eta ondo pasa dugu!.

M8 Emakumeen nazioarteko eguna

Aurreko ostiralean, martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko eguna ospatu genuen ikastetxean. Alegiako Herri Eskolako ikasleekin batera mosaiko erraldoia antolatu genuen eskolako patioan, M8 irudikatuz. Irudi ederra osatu genuen denen artean!

m8 web orria.jpg

JASONE OSORO DBH 2ko IKASLEEKIN

Otsailaren 6an Jasone Osoro idazlea izan dugu ikastetxean DBH 2ko ikasleekin, izan ere Eskularru beltzak bildumako lehen alea irakurria dute aurten 2. mailan, eta liburu horretaz hitz egitera etorri da, hain zuzen, idazle elgoibartarra. Hasieran, Jasone Osoro irudimenaren garrantziaz mintzatu zaigu eta, ondoren, ikasleen galderak erantzun ditu, bai irakurri duten liburuari buruzkoak, eta bai idazle ofizioaren inguruan-eta egin dizkiotenak ere. Azkenik, liburuak sinatu eta argazkia atera du gure ikasleekin. Bejondeiola!

DBH 2A.jpg
DBH 2B.jpg

ADN Maketak 4 DBH

Biologia eta Geologiako 4.mailako ikasleek, ADN molekularen maketak egiten aritu dira egun hauetan. Langile eta gustora ibili dira proiektuan.

1708694071753.jpg

D´ELIKATUZ MUSEOA

ETA ORDIZIAKO AZOKA


Azteazkenean, otsailaren 7an, 3 DBH gelako ikasleak Ordiziara joan ginen. Bertan D´elikatuz museoan jardura didaktiko batzuk burutu genituen elikadura osasuntsu, azokaren funtzio sozial eta eta baserritarrek eskaintzen dizkiguten bertako eta garaiko elikagaien inguruan. Hiru ordu hauetan benetan lan bikaina egin zuten denek, parte hartzen, interesa adierazten…eta azokan erositakoa dastatzen!

IMG-20240207-WA0011.jpg

KULTUR ETXEAN, panpinak egiten!

Ostegunean, Filosofia 2 gelako ikasleak helduekin elkartu ziren kultur etxean gabonetako panpinak egiteko. Orduerdi batean lan bikaina egin zuten denek eta egindako panpinak Alegiako komertzio txikietako eskaparateetan jarriko dira gabonetan.

bottom of page